San Fermín Ikastola

Cerrado

+ de 20 años

San Fermín Ikastola Cizur

Colegios privados en Cizur Menor

50 Urte San Fermin Ikastola


948183902  -  948183904
Carretera de Pamplona, 7 BAJO, 31190, Cizur Menor, Cizur (NAVARRA)

Cerrado

Lunes

Martes

Miércoles

Jueves

Viernes

Sábado Cerrado

Domingo Cerrado

Llama gratis

Contacta con San Fermín Ikastola

Si incluyes tu teléfono, el negocio te podrá llamar

* Campo obligatorio
+ de 20 años

Sello de Beedigital

Información y servicios de San Fermín Ikastola

  • Haur eta Lehen Hezkuntza / Infantil y Primaria.
  • DBH, Batxilergoa / ESO. Bachillerato.
  • E-mail: idazkaritza@sanferminikastola.net

Actividades

Colegios privados


Acerca de San Fermín Ikastola

San Fermin Ikastola partaidetza sozialeko ikastetxea da, 3 eta 18 urte bitarteko ikasleen heziketa bere gain hartzen duena.

Irakaskuntzaren maila bakoitzaren berezko izaera zainduz, gurea ziklo guztiak kontuan hartzen dituen hezkuntza-proiektu bakarra da: Haur-Hezkuntza (3-6 urte bitartekoak), Lehen Hezkuntza (6-12 urte), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) eta Batxilergoa. Hala ere, horietako bakoitzak berezko guneak eta bitartekoak ditu arlo guztietan.

Euskara ereduaren ardatza harturik, ikasleen garapen osoaren aldeko apustua egin nahi dugu. Horregatik, gaitasun, trebetasun, ahalmen eta edukiak lantzeaz gain, bizitzarako positibotzat jotzen ditugun balioak ere garrantzi handikoak dira guretzat: errespetua, tolerantzia, elkarbizitza, kritikotasuna, eta baita euskaltzaletasuna eta euskal kulturarenganako maitasuna ere.

Gurea mundura zabalik dagoen ikastola denez, euskaraz gain gaztelera, ingelesa eta frantsesa ere irakasten dira, gureak ikasle eleanitzak izan daitezen. Bestalde, kalitate handiko trukaketa-programa daukagu Europako hainbat herritako ikastetxerekin, interesgarri bezain aberasgarria ikasleentzat eta baita ikastolako profesionalentzat ere.

Teknologia berrien aldeko apustua ere aspalditik dugu egina, tresna berrietan ez ezik, horiei loturiko edukietan ere ahalegin handia egin behar delakoan.

Irakaskuntzaren kalitatea erronka nagusia izanik, gure irakasle eta gainerako langileen profesionaltasuna funtsezkotzat jotzen dugu. Haien esperientzia eta etengabeko prestakuntza dira, dudarik gabe, ikastolak eskaintzen duen kalitatearen berme nagusia.

Gurasoek sorturiko proiektua da gurea eta, beraz, aita-ama guztien partaidetza ere gure ereduaren gako nagusienetakoa da. Ikastolako profesionalekin elkarlanean, gurasoek beren seme-alaben irakaskuntza prozesuan parte hartzen dute eta ikastolako organo nagusietan daude ordezkaturik.

San Fermin Ikastola ikastetxe oso zabala da, 45.000 metro karratuko ingurune paregabean baitago kokaturik.

San Fermin ikastolak hezkuntzaren maila bakoitzari berezko izaera emanez, maila guztiak biltzen ditu hezkuntza proiektua garatzeko baliabideak emanez. Ikasturteak eta zikloak uztartzen dituen hezkuntza-proiektu bakarrean biltzen dira Haur-Hezkuntza (3-6 urte bitartekoak ), Lehen Hezkuntza ( 6-12 urte bitartekoak ), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ( 2-16 urte bitartekoak ) eta Batxilergoa eta, hala ere, horietako bakoitzak berezko guneak ditu arlo guztietan.

Laburbilduz, San Fermin Ikastolak kalitate handiko osoko hezkuntza eskaintzen du gure kulturaren giro anitz, demokratiko eta integratzaile baten barruan. San Fermin Ikastolan egunetik egunera gure hezkuntza-proiektua uneoro gure seme-alabendako hoberena izan dadin, gutariko bakoitza ikasten ari gara.

Servicios

  • Biblioteca
  • Tratamiento de salud
  • Servicio guardería

Información adicional

  • San Fermín Ikastola forma parte de la red BeeDIGITAL y su información está verificada y protegida.
  • Fax: 948183902